Kontaktuak

Telf: 946300020
Fax: 946300181
Helbide elektronikoa: ikastola@lauaxeta.net

Kokapena

Lauaxeta ikastolea Bizkaian dago. Zornotza eta Durango artean tontor baten ganean aurkitzen da, inguruko zabalgune ederrak daukaz eta ikuspegi liluragarriak ikusten dira bertatik; alde batetik Urkiolako parke naturala dago eta bestetik Urdaibaiko erreserbea.

Erliebe aldetik tontor baten dagoanez, urrunetik ikusten da, eta bertara joateko erreztasun asko izan daitekez errepidetik (N-634) nahiz autopistatik (A-8) igaro ezkero Zornotza eta Durango bitartean.


localiza1.jpg

2008/10/29

Hasierako ekintzak


Klaseak aurrera eramateko, guk metodologia zehatz bat daukagu eta egunero hasierako ekintza batzuk burutzen ditugu beti berdin eginez.

Gu 24 ume gara gelan eta klaseko zerrenda erabiliz, egun bakoitzean klaseko arduradun bat dago, edo guk deitzen diogun bezala "klaseko txoferra". Egun bakoitzean haur bat da eta "klaseko txofer" honek ekintza berezi batzuk burutu behar ditu.
Haur asko garenez, 4 talde ezberdinetan banatzen gara lan egiteko orduan. Egun bakoitzean taldeetan arduradun bat dago eta hau materiala mahaietara ekartzeaz arduratzen da. talde bakoitza protagonista izango da egun bakoitzean eta hau adierazteko era bat, borobilean esertzen garen momentuetan talde hau borobil erdian esertzea da, marra baten gainean.

Klasea hastean,denok borobilean eseriko gara eta aurrerago esan dugun bezala talde protagonista borobil erdiko marran. "Klaseko txoferrak", atean dauden belkroz itsatsitako hizkiak erabiliz bere izena jarri behar du.Hau egin ondoren, "klaseko txoferrak" izenak esaten ditu bere lagunen asistentzia egiaztatzeko. Era honetan, irakurketa eta hizkien ikasketa lantzen dugu. "Txoferrak" galdera hau burutzen du: adibidez, "Maialen etorri da?" eta galdera hau entzutean, Maialenek honako hau erantzuten du: "Bai etorri naiz". Modu honetan gelara etorri ez diren lagunak zeintzuk diren jakingo ditugu eta hauen izenak kartulina baten jarriko ditugu. Etxean geratu diren lagunen kopurua ere "klaseko txoferrak" jarriko du hauen izenen azpian zenbaki baten bidez, era honetan zenbakiak landuz.

Hau bukatu ondoren, egutegia lantzen dugu. egutegia lantzeko irakasleak gaurko eguna zein den galdetzen du, urte, hilabetea eta eguna galdetuz. Irakaslearen laguntzaz guk urtea hilabetea eta eguna esaten dugu.Esan eta gero, "klaseko txoferrak" egutegiari dagokion kartulinan datu hauek jartzen ditu. Gero, egun horretako eguraldia komentatzen dugu. Nolako eguraldia dagoen komentatzen dugu eta ondoren "klaseko txoferrak" eguraldiari dagokion kartulinan eguraldi mota ezberdinen irudiak erabiliz eguraldia jarriko du.
Irakasleak egun horretako menua irakurtzen du nolako bazkaria izango dugun jakiteko.

Gauza hauekin bukatu eta gero, talde protagonistako haurrek kartulinazko aurpegiak hartzen dituzte eta bareien sentimenduak adierazten dute, pozik, triste edo arduratuta dauden adieraziz. Aurpegi hauek horrelako sentimenduak adierazten ditzute.

Eta amaitzeko,noiz behinka irakasleak zenbaki ezberdinak erakusten ditu eta guk esan egin behar ditugu, modu honetan zenbakiak landuz.

No hay comentarios: