Kontaktuak

Telf: 946300020
Fax: 946300181
Helbide elektronikoa: ikastola@lauaxeta.net

Kokapena

Lauaxeta ikastolea Bizkaian dago. Zornotza eta Durango artean tontor baten ganean aurkitzen da, inguruko zabalgune ederrak daukaz eta ikuspegi liluragarriak ikusten dira bertatik; alde batetik Urkiolako parke naturala dago eta bestetik Urdaibaiko erreserbea.

Erliebe aldetik tontor baten dagoanez, urrunetik ikusten da, eta bertara joateko erreztasun asko izan daitekez errepidetik (N-634) nahiz autopistatik (A-8) igaro ezkero Zornotza eta Durango bitartean.


localiza1.jpg

2008/10/29

Gelako gune ezberdinak

1. Liburuen gunea:

Gune honetan gure liburuak daude. Liburu hauek batzuetan irakasleak irakurtzen dizkigu eta beste batzuetan fitxak amaitzean, liburu bat hartzen dugu eta irakurri egoten digutu, irudiak begiratu...
Gustuko ditugu bertako liburuak, mota eta argitaletxe ezberdinetako liburuak daude eta horregatik ez gara inoiz hauek begiatzen aspertzen.

Askotan, ipuinak lantzen ditugun momentuetan, irakasleak ipuin bat kontatzen digu eta gune honetik hartzen ditu gero gure iritzia galdetuz.


2. Pertxen gunea:

Bakoitzak pertxa bat du eta bertan bere motxila eta bere berokiak uzten ditu. Pertxa bakoitzaren gainean haurren izenak daude beraien argazkiarekin, bakoitzak berea zein den jakin dezan. Oso erabilgarriak dira dena txukun edukitzeko, dena antolatuta izateko.



3. Ordenagailuaren gunea:

Gune honetan, ordenagailu zahar bat daukagu. Oraindik ez dugu asko erabiltzen baina erabiltzen dugunean idazkera lantzeko da. Bertan, lantzen ari garen hitzak idazten ditugu irakaslearen laguntzaz eta poliki eginez. Ondoren, irakasleak inprimitu egiten du eta kopia bat ematen digu bakoitzarentzat. Modu honetan, idazkera lantzen hasten gara eta baita irakurketa ere. Aipatzekoa da, hitza letra txikiz eta letra larriz idazten dugula, hauek desberdintzen hasteko.


4. Higienearen gunea:

Hemen, haurrek eta irakasleak beraien eskuak garbitzen dituzte bereziki. Eskuez gain materiala ere bertan garbitzen da dena garbi eta txukun izateko.



5. Irakaslearen gunea:

Gune honetan, irakaslearen mahaia eta armairua ikusten ditugu. Irakasleak jaruera guztiak mahai honetan prestatzen ditu eta material ugari gordetzen du armairu handi horretan.

Hasierako ekintzak


Klaseak aurrera eramateko, guk metodologia zehatz bat daukagu eta egunero hasierako ekintza batzuk burutzen ditugu beti berdin eginez.

Gu 24 ume gara gelan eta klaseko zerrenda erabiliz, egun bakoitzean klaseko arduradun bat dago, edo guk deitzen diogun bezala "klaseko txoferra". Egun bakoitzean haur bat da eta "klaseko txofer" honek ekintza berezi batzuk burutu behar ditu.
Haur asko garenez, 4 talde ezberdinetan banatzen gara lan egiteko orduan. Egun bakoitzean taldeetan arduradun bat dago eta hau materiala mahaietara ekartzeaz arduratzen da. talde bakoitza protagonista izango da egun bakoitzean eta hau adierazteko era bat, borobilean esertzen garen momentuetan talde hau borobil erdian esertzea da, marra baten gainean.

Klasea hastean,denok borobilean eseriko gara eta aurrerago esan dugun bezala talde protagonista borobil erdiko marran. "Klaseko txoferrak", atean dauden belkroz itsatsitako hizkiak erabiliz bere izena jarri behar du.Hau egin ondoren, "klaseko txoferrak" izenak esaten ditu bere lagunen asistentzia egiaztatzeko. Era honetan, irakurketa eta hizkien ikasketa lantzen dugu. "Txoferrak" galdera hau burutzen du: adibidez, "Maialen etorri da?" eta galdera hau entzutean, Maialenek honako hau erantzuten du: "Bai etorri naiz". Modu honetan gelara etorri ez diren lagunak zeintzuk diren jakingo ditugu eta hauen izenak kartulina baten jarriko ditugu. Etxean geratu diren lagunen kopurua ere "klaseko txoferrak" jarriko du hauen izenen azpian zenbaki baten bidez, era honetan zenbakiak landuz.

Hau bukatu ondoren, egutegia lantzen dugu. egutegia lantzeko irakasleak gaurko eguna zein den galdetzen du, urte, hilabetea eta eguna galdetuz. Irakaslearen laguntzaz guk urtea hilabetea eta eguna esaten dugu.Esan eta gero, "klaseko txoferrak" egutegiari dagokion kartulinan datu hauek jartzen ditu. Gero, egun horretako eguraldia komentatzen dugu. Nolako eguraldia dagoen komentatzen dugu eta ondoren "klaseko txoferrak" eguraldiari dagokion kartulinan eguraldi mota ezberdinen irudiak erabiliz eguraldia jarriko du.
Irakasleak egun horretako menua irakurtzen du nolako bazkaria izango dugun jakiteko.

Gauza hauekin bukatu eta gero, talde protagonistako haurrek kartulinazko aurpegiak hartzen dituzte eta bareien sentimenduak adierazten dute, pozik, triste edo arduratuta dauden adieraziz. Aurpegi hauek horrelako sentimenduak adierazten ditzute.

Eta amaitzeko,noiz behinka irakasleak zenbaki ezberdinak erakusten ditu eta guk esan egin behar ditugu, modu honetan zenbakiak landuz.

Gure gelako txokoak

Gure gelan hiru txoko nagusi daude, hauexek:

1. Matematika txokoa: Hemen egunero fitxa ezberdinak egiten ditugu. Lehenengo irakasleak egin beharrekoa azaltzen digu denok zirkuloan eserita gaudela. Azalpena eman eta gero irakasleak ariketaren eredu bat uzten digu arbelean zintzilikaturik guk fitxa egiten gabiltzan bitartean zalantzaren bat sortzen baldin bazaigu bertan begiratzeko.
Ondoren, mahaietan esertzen gara eta bakoitzak bere libura hartuta lanean hasten gara.


2. Hizkuntza txokoa: Txoko honetan, eraikuntza ariketak bururtzen ditugu. Honetarako erabiltzen ditugun materialak honako hauek dira, plastilina, puzzleak eta eraikuntzarako piezak. Puzzleak egiten ditugu, bai bakarka eta bai laguntzarekin, plastilinarekin guk nahi ditugun gauzak eraikitzen eta sortzen ditugu, eta eraikuntzarako piezekin, izenak esaten duen bezala, eraikuntza ezberdinak sortzen ditugu.















3. Sorkuntza txokoa: Bertan, jolas ezberdinak burutzen ditugu. Alde batetik animaliekin jolasten gara, hauek interpretatuz. Baina badaude beste rol batzuk ere burutzeko jolasak ere. Sukalde eder bat daukagu, panpinak, medukietara jolasteko materiala...eta hauekin rol ezberdinak burutzen ditugu ondo pasatuz.

Klasearen aurkezpen txiki bat

Kaixo lagunok!

Lauaxeta Ikastolako 4 urtetako klasearen haurrak gara. Hau gure gelaren aurkezpen orokor bat da. Gela oso koloretsua eta polita da. Oso eroso sentitzen gara bertan eta gustora egiten dugu bertan lan. Bideo honetan gure gelako txoko guztiak aurkeztuko dizuegu ideia orokor bat izateko. Aurrerago txoko bakoitza zehatz aurkeztu eta komentatuko dizuegu ez arduratu.

2008/10/23

PSIKOMOTRIZITATE GELA

Gela koloretsu honetan, ikastola honetako Haur Hezkuntzako haurrek beraien gorputza lantzen dute. Psikomotrizitate gela zabala da. 5 urteko haur hauek astean ordu bat ematen dute gela honetan beraien gorputza ariketa ezberdinen bidez landuz. Batzuetan gela zuzendua dam hau da irakasleak proposatzen ditu ekintzak eta beste momentu batzuetan psikomotrizitate librea lantzen dute, haurrek modu askean lantzen dute beraien gorputzeko atal eta trebetasun ezberdinak.