Kontaktuak

Telf: 946300020
Fax: 946300181
Helbide elektronikoa: ikastola@lauaxeta.net

Kokapena

Lauaxeta ikastolea Bizkaian dago. Zornotza eta Durango artean tontor baten ganean aurkitzen da, inguruko zabalgune ederrak daukaz eta ikuspegi liluragarriak ikusten dira bertatik; alde batetik Urkiolako parke naturala dago eta bestetik Urdaibaiko erreserbea.

Erliebe aldetik tontor baten dagoanez, urrunetik ikusten da, eta bertara joateko erreztasun asko izan daitekez errepidetik (N-634) nahiz autopistatik (A-8) igaro ezkero Zornotza eta Durango bitartean.


localiza1.jpg

2008/11/19

Txotxongiloen Bideoa



Bideo honetan "Nola dastatu Ilargia"-ri buruzko antzerki bat egiten dugu txontxongiloak erabiliz. Ipuin antzeztu honetan animali ezberdinak agertzen dira: oiloa, elefantea, zezena, otsoa eta arraina. Haurrei izugarri gustatzen zaien ipuin bat da eta horregatik egin dugun ipuin antzeztu hau oso erabilgarria dela uste dugu.

Begira ezazue eta ongi pasa!!!!!

IPUINA: Lehoia eta sagua

Behin batean, lehoia lurrean etzanda zegoen, luze-luze eginda, lo egin nahian. Eta sagua gainetik zebilkion zirikatzen, txintxan. Lehoia sagua buztanaz uxatzen saiatu zen. Saguak ekin. Lehoiak purrustada batzuk egin zituen. Alferrik. Lehoiak, azkenean, erpekada batez harrapatu zuen sagua.

Ahora sartzekotan zegoela, saguak barkamena eskatu zion:

- "Mesedez, faborez, arren, enazazu jan! Ni hain nimiƱoa izanda, etzara asetuko. Gainera agian nire laguntasuna beharko duzu egunen batean."

- "Sagu batek niri lagundu? Ja, ja."

Lehoiari arrazoi barregarria iruditu zitzaion eta barkatu egin zion.

– "Tira, alde hemendik!"

Saguak eskerrak eman eta ziztu bizian aldegin zuen, lehoia damutu baino lehen.

Handik egun batzuetara, lehoia ehizan zebilela tranpa batean, sare batean, kateatuta gelditu zen. Han zegoen oihaneko erregea askatu ezinik, gixajorik gixajoenaren antzera, ezertarako gauza etzela. Amorratuta eta erabat etsita, lehoiak oihu ikaragarri bat egin zuen, oihana dardarka jartzeko adinakoa. Atera kontuak nolakoa izango zen: oihartzunak berak ere belarriak mindu egiten zituen.

Oihua entzun eta.. etzen ba sagua ingurura etorri! Sagua sareari haginka hasi zitzaion bere hortz txiki eta zorrotzak erabiliz. Orain sokatxo bat apurtu, gero beste bat, gero beste bat eta azkenerako lehoia askatu zuen. Hura lehoiaren poza! Lehoiek berez dute aho galanta ezta?, ba ikustekoa zen lehoi haren irribarrea! Pozik egonda ere beldurra ematen zuen haren ahoak.

Sagua ez, sagua etzen beldurtu.

- "Esan nizun behin, ni askatzea zure onerako izango zela. Ni aske utzita asmatu egin zenuen. Indartsuenari ere makalaren lagun izatea komeni zaio".

Lehoiak arrazoia eman zion. Ikustekoa zen! Katu otzan baten antzera mugitzen zuen buztana eta lehengo orroeak edo purrustadak egin beharrean:

- "Aii, Nire sagutxo kuttuna! Etorri nirekin ene maitea!"

2008/11/10

MARRAZKETA LANTZEN

Askotan, mahaietan jarrita marrazketa lantzen dugu. Gustuko dugu marrazkiak egitea. Marrazki pila egiten ditugu, gehienetan marrazketa librea, hau da, bakoitzak nahi duena marrazten du.
Errotuladoreak mahai gainean usten ditugu eta bakoitzak nahi duen kolorea hartzen du bere marrazkia koloreztatzeko.
Hurrengo hauek, egindako marrazki batzuk dira.

POLITAK DIRA EZTA?
ANIMA ZAITEZTE ZUEK ERE MARRAZKI POLITAK EGITERA!

2008/11/04

IKT-aren garrantzia hezkuntzan

Jakina da zein aldaketa sakonak gertatzen ari diren gure gizartean teknologi berrien etorrerarekin, aldaketa eta iraultza honi "Informazioaren Gizartea" izendatu zaiola.
Aldaketa hauek guztiak Hezkuntzan ere eragina izan dute, ez bakarrik irakasteko baliabide eta materialetan, baizik eta eskolaren kontzeptu berri bat sortu dela: ikaskuntza testuinguru berri bat sortu da (BIRTUALA), hortaz, irakasleak ere rol berri bat bereganatu du. Hauetaz gain hezkuntzaren 3 esparrutan nabarituko dira aldekatak, batez ere:

1. ANTOLAKETA: Ikastetxe gutziten arteko antolaketa eta harreman modu berri bat emango da, orain arte ez dena ezagutu.

2. EDUKIAK: Sareek eskaintzen duten edukien etengabeko berrikuntzak eta amaigabeko iturriak aprobetxatuko dira.

3. METODOLOGIA: Talde lanak berebiziko garrantzia hartuko du lan egiteko modu bezala.

4. Aldaketa hauek nabariagoak dira GOI MAILAKO IKASKETETAN (unibertsitatean adb) baina pixkanaka beste mailetara hedatzen ari da.

Hala ere, jakina da zein abiadura handiz garatzen eta berritzen diren teknologiak eta hezkuntzan izaten ari diren murgilketa ere oso azkarra izaten ari da, azkarregia ziurrenik.

Musika lantzen


5 urteko gelan musika asko entzuten dugu. Ez ditugu musika klase partikularrak, Guk musika abestiak entzunaz eta kantatuz lantzen ditugu. Mota ezberdinetako musika lantzen dugu. Alde batetik Unitate Didaktikoan landu beharreko bi abestiak lantzen ditugu irakaslearekin batera. Abesteaz gain keinuak ere egiten ditugu abestia lantzerakoan. Beste alde batetik, klasean ditugun musika ezberdinak ere entzuten eta lantzen ditugu. Musika mota ugari dugu baina gehien entzuten duguna eta gehien gustatzen zaiguna "PIRRITX ETA PORROTX"-en musika da. Musika alaia da eta guretzat oso aproposa. Lehen esan bezala musika abestu egiten dugu, keinuz interpretatu eta baita dantzatu ere. Gustoko dugu musika, dibertigarria da!

Muralak lantzen


Hilabetero 5 urtekoklase honetan Unitate Didaktiko bat lantzen dugu, gai bat. Unitate Didaktiko hauetan zati ugari daude, hauetako bat murala izanik. Azaroko hilabete honetan hau da lantzen ari garen murala. Bertan agertzen edo ikusten duguna komentatzen dugu irakaslearen galderen bitartez. Gure egunerokotasunarekin lotzen dugu. Hasteko, bertan ikusten duguna aipatzen dugu eta gero irakasleak gure kasuan, errealitatean, toki hauetan gaudenean, hau da, parkean, dendan, bainu-gelan...gaudenean zer egin eta zer ikusten dugun komentatzen dugu. Oso dibertigarria da. Gure lagunen egunerokotasunaz zerbait gehiago ikasten dugu, baita toki bakoitzean egoten diren elementuak ere.

2008/10/29

Gelako gune ezberdinak

1. Liburuen gunea:

Gune honetan gure liburuak daude. Liburu hauek batzuetan irakasleak irakurtzen dizkigu eta beste batzuetan fitxak amaitzean, liburu bat hartzen dugu eta irakurri egoten digutu, irudiak begiratu...
Gustuko ditugu bertako liburuak, mota eta argitaletxe ezberdinetako liburuak daude eta horregatik ez gara inoiz hauek begiatzen aspertzen.

Askotan, ipuinak lantzen ditugun momentuetan, irakasleak ipuin bat kontatzen digu eta gune honetik hartzen ditu gero gure iritzia galdetuz.


2. Pertxen gunea:

Bakoitzak pertxa bat du eta bertan bere motxila eta bere berokiak uzten ditu. Pertxa bakoitzaren gainean haurren izenak daude beraien argazkiarekin, bakoitzak berea zein den jakin dezan. Oso erabilgarriak dira dena txukun edukitzeko, dena antolatuta izateko.



3. Ordenagailuaren gunea:

Gune honetan, ordenagailu zahar bat daukagu. Oraindik ez dugu asko erabiltzen baina erabiltzen dugunean idazkera lantzeko da. Bertan, lantzen ari garen hitzak idazten ditugu irakaslearen laguntzaz eta poliki eginez. Ondoren, irakasleak inprimitu egiten du eta kopia bat ematen digu bakoitzarentzat. Modu honetan, idazkera lantzen hasten gara eta baita irakurketa ere. Aipatzekoa da, hitza letra txikiz eta letra larriz idazten dugula, hauek desberdintzen hasteko.


4. Higienearen gunea:

Hemen, haurrek eta irakasleak beraien eskuak garbitzen dituzte bereziki. Eskuez gain materiala ere bertan garbitzen da dena garbi eta txukun izateko.



5. Irakaslearen gunea:

Gune honetan, irakaslearen mahaia eta armairua ikusten ditugu. Irakasleak jaruera guztiak mahai honetan prestatzen ditu eta material ugari gordetzen du armairu handi horretan.